"NEKAZARIEN ESKUBIDEAK, EMAKUMEEN ALTERNATIBAK" JARDUNALDIAK IRUÑEAN



Nekazari-industriak gure planetako lur emankor gehienak kudeatzen baditu ere, nekazari ttikiek eta familiek ekoizten dituzte munduan kontsumitzen diren produktu gehienak. Elikagaiak produzitzeko orduan hil ala bizikoa da emakumeen partehartzea, nekazarien ehuneko hirurogeia emakumeek osatzen baitute. Emakumeek mundua elikatzen duten bitartean, nekazari-industriak gutxi batzuk aberasten ditu, eta lurrak antzutzen ditu, bioaniztasuna deuseztu eta miloika biztanlek elikatzeko duten eskubidea arriskuan jarrita. Emakumeek pairatzen dute batipat agro-industrien erasoa, leku askotan beraiek baitira familiako bizibidea bermatzen dutenak.
Errealitate horri erreparatuta,Mundubat fundazioak jardunaldiak antolatu ditu, emakumeen isileko lan hori azaleratzeko baliogarri izan daitezkeenak.
  • NOIZ: maiatzaren 6, 7, 8  eta 10ean 
  • NON: Iruñeko Gaztediaren etxean