"OKUPAZIOAREN ERAGINAK PALESTINAR HAURREN MARRAZKIENGAN" ERAKUSKETA


Asteartez gero eta heldu den maiatzaren 31a  artio Elizondoko Arizkunenean Palestinari buruzko bi erakusketa interesgarri ikusten ahal dira. 
Horietako lehenean, Lurralde Okaptuetako palestinar haurren marrazkiak ageri dira eta, horietan, modu nabarmen eta agerikoan, egunero bizi duten indarkeria, drama eta bidegaberia ikusi daitezke. Marrazki horiek sesio terapeutikoetan eginak dira eta, erakusketan, horietako bakoitzak bere interpretazioa dakar.
Bertze erakusketa berriz palestinar ilustratzaileen irudi satirikoena da. Ikuspegi desberdinak landuz eta arreta okupazioaren alde desberdinetan fokalizatuz, palestinar ilustratzaileek beren herrialdeak bizi duen zanpaketa basatiaren berri ematen dute.
Erakusketa egunero atsaldeko 16:00etatik 21:00etarat irekita dago