PALESTINAKO HISTORIARI BURUZKO ERAKUSKETA IRURITAN

Maiatzaren 1etik 12rat Palestinak bizi duen okupazio eta erresistentziari buruzko erakusteka Iruritako gizarte bilgunean ikusten ahalko da. 
Gatazkaren hastapenetik apartheid harresia eraiki artioko ibilbidearen berri ematen du Sodepaz erakundeak egindako 10 paneleko erakusketak. 
Ekimen hau maiatzaren 18an Elizondon eginen den Euskal Herria – Palestian egunaren baitan kokatzen da.