Saltatu eta joan eduki nagusira
ALOKAIRU SOZIALAK BAZTANEN
Prentsa agerraldi baten bidez Baztango udalak alokairu sozialen ekimenaren berri eman du. Krisiaren ondorioz zenbait familiek alokairu edo hipoteka pagatzeko duten zailtasunak ikusita egoeraren diagnosia eginen dutela azaldu dute. Etxebizitzako eskubidea lortzeko zailtasunak dituztenen datuak bilduz ikeketa prozesua martxan jarri dute eta gaurtik hasita Gizarte zerbitzuko teknikariek interesatuen datu bilketa eginen dute, diagnosi objetiboa egin ahal izateko eta ondotik aurrerapausuak emateko.
Beharra duen familia Gizarte zerbitzurat hurbildu daiteke irailaren 2a arte.