Gaur arratsaldeko 8:30etan, Baztango Udalak deitutako elkarretaratzea
egin da Elizondoko plazan. Bertaratutakoek, 160 lagun inguru, herritarren ordezkari diren Baztango eta Elizondoko alkateek hondar aldian jasandako mehatxu faxistak salatu nahi izan dituzte. Aldez aintzinetik, Baztango Batzar Nagusiak aho batez salatu ditu gertakari hauexek berak.