LOEE BURUZKO BILERAK KUARTELKA

LOEEa Udalaren Hirigintza Planaren aitzinetik idazten den dokumentua da, udalerria garatzeko estrategia zehazten duena.
Abuztuko osoko bilkuran onetsi zen behin behineko dokumentua eta orain udalak kuartelka eginen diren bileretan azalduko du. Bi hilabete izanen dira alegazioak eta proposamenak aurkezteko.
Atzo izan zen Berroetakoa eta ondoko egunetan Erberean, Elizondon eta Baztangoizan izanen dira.
  • Gaur Iruritako Gizarte Bilgunean 18:30ean. 
  • Bihar Arizkunenea kultur etxean 19:00etan 
  • Ortzegunean Amaiurko elkartean19:00etan