EUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETA ELIZONDON


Joan den larunbatean, urriak 19, “Euskaraz Bizi Nahi Dut” lasterketaren bigarren edizioa ospatu zen Elizondon. Lasterketa arras arrakastatsua suertatu zen, 243 lagunek hartu baitzuten parte, bi zirkuitu desberdinetan. Lasterketaren bukaeran sariak banatu ziren eta opariak zozketatu ziren parte hartzaile guztien artean. Giro aparta nagusitu zen goiz guztian zehar euskararen aldeko lasterketan.