BERDINTASUNEAN HEZTEKO ARGIBIDEAK

Berdintasunean hezten al ditugu gure umeak? galdemodu honi erantzunak bilatzeko asmoz 30 lagun inguru bildu ziren atzo Arizkunenean, Baztango Udaleko Berdintasun Batzordearen gonbiteari erantzunez. Bertaratutakoek Idoia Trenor Emagineko kidearen solasaldia aditu ahal izan zuten, bai eta, eztabaida taldeak osatuta, jolas sexista/ez sexista eta ipuinen inguruko hausnarketa abiatu ere. 
Lantaldeetako ondorioak behin partekatu ondoren, zenbait zalantzari argibide eman zaie. Akitzeko, erreferentzia bibliografiko eta webgrafiko zenbait jasotzeaz gain, hezkidetzan oinarritutako material didaktiko interesgarri franko aztertzeko aukera  izan da.