ASTE HONTAN BAZTANEN ETA BAZTANDARRENDAKO II ELIKAGAI BILKETA BURUTUKO DA



Asteartean prentsa agerraldi batean azaldu zuen bezala, Baztango udalak Nafarroako Elikagai Bankuarekin lan egiten du bertako beharrak asetzeko asmoz. Ekartzen diren elikagaiak ez dira aski beharrak asetzeko eta joan den urteko arrakasta ikusita elikagaiak biltzeko kanpaina abian jarri du berriz Gizarte zerbitzuen eskutik. 
parte hartu zuten guziak zoriontzearekin batera eskerrak eman ditu udalak eta aurten parte hartzerat animatu, Baztanen 150 pertsona inguru hilabetero Gizarte Zerbitzuetara hurbiltzen baita. Joan den urteko bilketako datuak eman zituzten ere bai

Elikagai bilketa, ondoko puntuetan eginen da:
  • Udaletxean GIZARTE ZERBITZUETAN (9:00-14:00)
  • HERRIETAKO ESKOLETAN
  • IRURITAKO ERREBOTEKO ESKOLAN (9:30-15:00)