Urtarrilaren 1ean hogei urte beteko dira Chiapasko iraultza indigena ezagutarazi zenetik. Data hori abiapuntutzat hartua eta borroka ereduak herri bakoitzean sortu eta garatu behar direla onartuta, Joseba Alvarezek Mugimendu Zapatistaren printzipioak Euskal Herrira ekarri ditu, eta Sortuk «zuzendaritza politikoa egiteko eta guk gure dinamizazio politikoa bermatzeko gureganatu beharko genituzkeen zenbait puntu garrantzitsu» azpimarratu ditu. Norberaren jatorria, izaera eta identitatearekiko koherentziaz jokatzea; oinarri sozialari eta herritarrei adi entzuten jakitea; eta «denbora politikoak guk geu markatzea» dira, bertzeak bertze, artikulu honetan aipatu dituenak:
EZLN inspirazio iturri.
EZLN inspirazio iturri.