LIZTOR ASIARRAREN KONTRAKO KANPAINA

Prentsa agerraldi baten bidez Baztango udalak asiar liztorraren aitzinean hartu dituen neurriak azaldu ditu. Horretarako Baztango ehiztari eta arrantzaleen elkartearekin egin duen hitzarmena aurkeztu dute. Honen xedea Liztor Asiarrari aitzin egiteko egin beaharrekoa arautzea da: bertzeak bertze, herritarrei argibidea ematea, kexak kudeatzea eta liztor-habiak ezabatzea.
Informazioa argitzen duen eskuorria kaleratu dute liztorra ezagutzeko argibideak emanez eta abisua emateko kontaktuarekin: 
948 581 499 - 699 008 724 edo info@cazaypescabaztan.com helbidean