HERRIEN BORROKAK IRUTEN

Jarrera bat, ezagutza, esnatzea, konpromisoa, esperientzia, elkar trukea, elkartasuna, arnasa, aitortza.... Brigadista izatea gure herriaren askapenean borrokan ari garenen arteko harremanak eraikitzea da, hariak irutea.
Askapenak bertze behin esperientzia hau bizitzera gonbidapena luzatu du lurralde okupatuetako testigantzak entzun, langileen esku dauden lantegi berreskuratuak ikusi, herri boterean oinarritutako auzoen egunerokotasunaz ikasi eta bertako errealitatea lehen eskutik ezagutzera. Borrokan ari diren herrien arteko harremanak irunez, mundura zabalduko den sare internazionalista eraikitzeko.
Aurten Herri Boterea oinarritutako Argentina, Uruguay, Venezuela eta Boiliviako prozesuak edo Palestina eta Saharar lurralde okupatuetako erresistentzia borrokak ezagutzeko aukera izanen da. Eta lehenengo aldiz Paisos Catalans, Aragoi eta Gaztela. Europako herri langile ezberdinen antzera askapen sozial eta nazionalaren alde borrokan ari diren herriak dira hauek, errepresio gordina pairatu eta herri boterearen eraikuntzan lan egiten dutenak.
Izena emateko martxoaren 30a baino lehen brigadak@askapena.org helbidean
Informazio guztia www.askapena.org