SAN ANTON ZOZKETAREN ZENBAKI BATZUK DEUSEZTATU DITUZTE

Baztango udalak bando baten bidez jakinarazi duenez San Antongo zozketako boletoen talonario bat ebatsi dute Beti Jai ostatutik eta beraz zenbaki horiek deuseztatzea erabaki dute. 6301-6400 tarteko zenbakiak dira eta norbaitek zenbaki hauetako boletoak baldin baditu udalerat eramatea eskatzen dute.