LAB sindikatuak atzo Berako Mutuavenir mutuaren aintzinean egindako kontzentrazioan mutua-kontratuak erre zituen etortzekoa den mutuen erreforma salatzeko eta izango dituen ondorioak azaltzeko.
PPren gobernua prestatzen ari den dekretuaren arabera, erreforma berriak kontingentzia profesionaletatik aparte kontingentzia komunak eta eritasun jarraipena egiteko aukera emanen die Mutuei. Azken finean Enpresarien asoziazioak diren mutua hauen helburua langilearen osasunarekin negozioa egitea da eta praktikan sendatu baino, ahalik eta azkarrenen lanera itzultzea horretarako presioa eginez langileei.
Hori dela eta LABek erreforma hau gelditzeko eta honek ekarriko duen osasunaren pribatizazioa salatu zuen eta lantegietan alternatibak planteatuko ditu: Kalitatezko osasun zerbitzu publiko eta eraginkor bat, eta horren baitan enpresek kontingentzia komun eta profesionalak Seguritate Sozialarekin kontratatzea.