BERROETAKO HERRI INGURUAK GARBITZEKO AUZOLANA EGIN ZUTEN

Hondakin teknikariak prentsa ohar baten bidez azaldu du joan den apirilaren 5ean Berroetan 22 lagun elkartu zirela, bertze lan batzuen artean, herriko inguruen garbiketari auzo lanean egiteko. 1.500k inguru hondakin herrigune eta inguruetatik atera eta zabortegira eramatea lortu zuten. Bertan bildutakoen artean plastikoak, txatarra, gurpilak, bateriak, eraikin eta eraespen hondarrak, jostailuak, etabar ikus zitezkeen.
Berroetako herriaren lana zoriontzeko probextu du eta Baztango gainerako herrietako biztanleak animatzen ditu inguruak zaintzerat.