GAZTE BAZTANDARRAK BURUTAKZIOAN. HORREN KRONIKA:

Gorria, urdina, morea, berdea... hainbertze kolore ditu Euskal Herriak; aste saindu honetan Burutakzioak ere kolore hauek guztiak izan ditu bertzeak bertze. Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek, Burutakzio izenpean aurkeztu dituen topaketak prestatu ditu Altsasun, Euskal Herriko gazte guztiendako irekia, militante direnentzat eta ez direnentzat hain zuzen ere.
1200 pertsona inguru elkartu gara lanerako ( baztandar koadrila bat tarteko), ikasteko eta tarte bat izan ezkero (izan dugu) tamainako besta egiteko . Eguraldiak xarmanki lagundu du gainera, zeru urdin urdina eduki baitugu Altsasun.


Betaurreko moreak jarriz, errespetutik eta interesetik, gogotik aritu gara lanean euskal herri independente, sozialista eta nola ez feminista bat lortzeko beharrezko tresnak eta bideak zein izan daitezkeen erabakiz eta landuaz.
Nafarroan izanik nola ez, gorriak kusi behar izan ditugu hondarreko orduan topaketak aitzina eramateko, izan ere gure UPN maiteak gazteria bihurria, kritikoa eta politiko nahiz sozialki produktiboa izatearena ez baitu sobera ongi eramaten. Hondarrean egun bateko atzerapenarekin bada ere, martxan jarri dugu zentzumen eta irudimena eta andana bat tailer interesgarri eta ez hain interesgarriren artean afera batzuk desikasi eta gauza berriak ikasteko saiakera egin dugu.
Akitzeko, berdez koloreztatutako amets eta besta eder batekin akitu da gure zubia Iruñean, milaka jende hurbildu gara bertara, manifestazio jendetsuan parte hartu eta besta giroan akabera emateko hasi bertzerik ez dugun bideari.
Baztandik ere, erran bezala burutakziora hainbat gazte joan gara eta kasu! ondokoan gehiago izanen baikara, gero eta aktiboago, eta ameslariago dagoelako bai Euskal Herriko eta bai Baztango gazteria!!
Gazteak erne gaudelako, eta lanerako prest! biba euskal gazteria!