Baztango Udalak bertze hogei udalekin batera prentsa-ohar
bat kaleratu du eta halaxe dio hitzez hitz:
Atzo,
2014ko maiatzak 20, Eguesibarko Udaletxea ondoren zehazten den hogei
udaletxetako ordezkariekin bildu da, denak Haur-Hezkuntza
zentruen jabeak: Agoitz, Altsasu, Arbizu, Atarrabia, Baztan, Bera, Berriozar,
Betelu, Carcastillo, Cascante, Eguesibar, Esteribar, Gares, Huarte, Iza,
Lakuntza, Leitza, Lodosa, Oltza, Orkoien, Uharte Arakil.
Bileraren
arrazoia, udal jabetzako haur-hezkuntza zentruen lehen zikloko finantzaketarako
2013-2014 ikasturterako hitzarmenaren proposamena izan da, zeinetan Hezkuntza
Departamentuaren diru-ekarpena legez dagokionaren % 70era gutxitzen den.
Bileraren
helburua, Departamentuak esandako proposamenaren aurrean komuneko jarrera bat
hartzea da. Proposamenak zentruen finantzapenerako diruaren murriztapena
suposatzen du eta udaletxeak ematen ari diren Haur-Hezkuntza zerbitzuaren
jarraipena arriskuan jartzen du.
Bertan
zeuden udaletxe guztiek beren ezinegona eta kexua adierazi dute Departamentuak
esandako diru murrizketarengatik. Nafarroako Gobernuari dagokion %100aren
diru-jartzea bermatzen duen hitzarmen zirriborro bat egitea beharrezkoa dela
diote, horreri publizitatea emanez eta Foru Administrazioari bidaliz bere
sinadurarako. Baita aho batez adierazi zuten, etorkizunerako ikasturteetarako
Haur-Hezkuntzaren finantzapena ikasturte bakoitzeko hasiera baino lehendik
bermatuta egon behar duela.
Behin
hitzarmen proposamena adostuta, Haur-Hezkuntza zentzuen jabe diren udaletxe
guztiei iritsi araziko da, nork berea egiteko gonbidatuz, eta baita Udalerri
eta Kontzejuen Nafarroako Federaziori helburu berdinarekin.