HERRITARRAK OSASUNGINTZAKO MURRIZKETEN KONTRA

80 pertsona inguru elkartu ziren atzo Oronoz-Mugairiko osasun etxearen aitzinean murrizketak salatzeko. Nafarroako osasun plataformaren mezua irakurri ondotik Oronozen kasuan emanen diren murrizketak azaldu zituzten:
  • Zenbait egunetan urgentziak ez dira presentzialak izanen. Horrek erran nahi du medikua beranduago ailegatuko dela urgentziara.
  • Urgentzia presentziala denean goizean lanean egondakoek egin beharko dute zerbitzua, lan orduak luzatuz eta beraz lan baldintzak txartuz.
Horrekin batean larunbatean eginen den manifestaziorako deialdia egin zuten: Iruñean 18:00etan Autobus geltokian