PILOTARI KOLPEKA SALATU ZUTEN SAKABANAKETA IRURITAN


Joan zen Igandean, maiatzaren 25a, Iruritako Aranabia pilotalekuan "pilotakadaz pilotakada" ekimena ospatu zen. Bertan euskal preso politikoen sakabanaketa saltzeaz gain, pilota modalitate desberdinez gozatzeko aukera izan zuten pilotalekura bertaratutako guztiek. Atentzioa gehien deitu zuen erakustaldia paxakakoa izan zen. Laxoa elkarteko sei kidek partidu paregabea eskaini zuten eta anitzendako ezezaguna zen pilota modalitate bat eagutzeko balio izan zuen.
Horrela bada, ekimen honek lehen aipatu bezala euskal preso politikoen sakabanaketa salatzeko helburua bete zuen eta bide batez "paxaka" pilota modalitate zaharrari bizi irauten jarraitu dezan bultzadatxo bat eman.