SILVIA FEDERICIREN SOLASALDIA ZUGARRAMURDIN


Caliban y La bruja liburua izanen du izpide idazle feministak heldu den larunbatean Zugarramurdin eginen duen solasaldian.
Feudalismoaren eta egun kapitalismoa izendatzen dugunaren arteko bidea muturreko indarkeriaren laguntzaz egin zen. Sorgin-ehiza izan zen biolentzia horren adibidetako bat. Aro berriko historiaren gertakaririk izugarrienetakoa azaltzen du egileak, eta, gainera, emakumeen gorputza, jakintza eta ugalketa jomuga zuen desjabetza-dinamika boteretsu baten muina agerian uzten du.