"ZALAIN TRANSFORMADOS" PROTESTAN

Condesa taldeko zuzendaritzak oraindik ez du azalpenik eman zertan dauden ArcerolMitta hornitzailearen eta bankuekin egiten ari den negoziaketaz. Bidenabar zenbait instalazio geldirik daude eta langileak malgutasunaren aplikazioan etxean.
Aste hontan elkarretaratzeak egin dituzte eta heldu den astelehenean batzarra izanen dute. Ondoko egunetan greba egiteko asmoa dute.
Nafarroako Gobernuko industria batzordearekin bilkura eskatzen dabiltza hauek ere beren ardura bete dezaten.