EKAINEKO ZOZKETA EGIN DU MANKOMUNITATEAK

Zaborraren mankomunitateak urtero ateratzen duen egutegian zenbaki bat izaten da hilabetero egiten den zozketan parte hartzeko. Maiatzako saria ez da banatu, zenbakia ez delako agertu. 
Zozketa berria egin dute, ekainekoa, eta hauxe  da zenbakia: 3591. Zenbakidunak bi lagunendako bazkari bat irabaziko du ekainaren 30a baino lehen telefono hontara deitzen badu: 948 63 52 54