BERDINTASUN PLANA EGITEKO DIAGNOSIAREN AURKEZPENA EGIN ZUEN ATZO BAZTANGO UDALAK



Baztango Udaleko Berdintasun sailak Berdintasunerako I. Plana egiteko diagnosia akitu berria du eta horren aurkezpena egin zuten atzo. Diagnosi honen helburua Baztan bere testuinguruan kokatzea da batetik eta bertzetik emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean Baztango egoera zein den ezagutzea. Ondorioak irakurtzeko hemen.

Orain berdintasun alorrean ondoko lau urteetako ardatz estrategikoak zein ekintza zehatzak zehaztuko dira.
Udalak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bidean hartutako konpromisoa berretsi du eta aste honetan hasi eta urria artio luzatuko den prozesuan parte hartzerat konbidatu dituzte baztandar guziak. 
Informazio gehiagorako Udaleko Berdintasun sailera jo: berdintasuna@baztangoudala.eu edo 948 580 006