Baztango Udalak prentsa ohar baten bidez egur loteak etxeetarat eramateko aukera
emanen duela adierazi du. Udaletxean egur loteak bi modutarat eskatzeko aukera izanen da: orain artio bezala hamabi euro ordainduz, eta bakoitzak bere lotea
eginez edo aurten lehendabiziko aldiz hamabi euro ordaindu eta lotea enpresa batek etxera eramanez. Zerbitzu hau 522 € (BEZ barne) inguru ordaindu beharko
da. Enpresak eskatzaileak eskatzen duen lekurat eramanen luke hamabi tonako
kamioia.
Loteak ondoko negutik aitzinerat eramaten hasiko dira, eta honen kostua hurrengo urtean kobratuko da. Egur loteak eskatzeko aukera abuztuaren 31 artio izanen da.
Loteak ondoko negutik aitzinerat eramaten hasiko dira, eta honen kostua hurrengo urtean kobratuko da. Egur loteak eskatzeko aukera abuztuaren 31 artio izanen da.