Palestina jasaten ari den bortizkeria salatzeko eta elkartasuna adierazteko atzo larunbata Lesakan kontzentrazio bat egin zuten. 50 pertsona inguru bildu ziren eta elkartasun horren adierazle den mural bat margotu zuten.
Ekintza hauekin, alde batetik Palestinar herriak jasaten duen gerra suntsitzailea salatu nahi izan dute, eta aldi berean Israelgo estatuak daraman politika hiltzailearekin akitzea eskatu.