Idatzi baten bidez Diario de Noticiasen idatzitakoarekin ados ez eta argipen hau kaleratu du:
MUTILDANTZA ERE AUZOLANEAN
Diario de Noticiasen uztailaren 27an eta 28an
mutildantza eta Plazara Dantzarari
buruz argitaratutakoaren harira hau adierazi nahi dugu:
Gezurra da Plazara
Dantzarak uztailaren 25ean Kuartelekozelaira joateko deia egin zuenik, haatik, plaza parekideen aldeko eta leku publikoetan
diskriminatzearen kontrako ekimen guziak babesten dituela argi adierazi du.
Baztandarren Biltzarra egunean eraso sexistak izan
ziren mutildantza diskriminatzailea eten nahi izan zuten emakumeen kontra.
Horren berri igorri genuen Diario de Noticiasera eta izkutatu egin zuten,
hontakoan irainak eta mehatxuak izkutatu egin dituzten bezala.
Mutildantzaren izaera irekia eta herrikoia da.
Pribatizatu nahi izan dutenek emakumeak baztertzeko helburu bakarrarekin egin
nahi izan dute dantza ofiziala, parekidea, boikoteatuz.
Onartezina da erasotzaileak biktima bezala agertu
nahi izatea emakumeen bortizkeria salatzeko erabiltzen den terminologia
bereganatuz. Begiratu dezala Lander Santamariak hiztegian: matxismoa, parekidetasuna, ahalduntzea, parte hartzea, demokrazia…
Konbitea egiten diogu irakurleari berri horietan emakume hitza ijito, beltza, agotea edo homosexuala hitzekin ordezkatzea. Onartuko genuke?
Akitzeko salatu nahi dugu UPN eta Baztango
ezkerrako zinegotzi batzuk hau dena babesten dutela emakumeen kontrako
diskriminazio hontan parte hartuz.
Baztanen azken egunetan hainbertze aipatu den
auzolana gogora ekarriz, logian emakume eta gizonezkoak elkarrekin aritu garen
gisan, egin dezagun orain dantza elkarrekin.
PLAZARA DANTZARA