Baztango Udalak prentsa ohar baten bidez herritarrei jakinarazi die Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerga-ordenantzetan aldaketak egon direla aurtengoan. Baztango Roldearen berrikusketa egin da, eta hauek dira aldaketa nabarmenenak:
- Ordenantza honi dagokion ordainagiria Baztango herrien mugapean kokaturiko etxebizitza guztiei luzatuko zaie.
- Hondakin tasan bi kontzeptu ordaintzen dira: bilketari dagokiona eta tratamenduari dagokiona. Bilketari dagokion tasaren zatian distantziaren araberako hobariak aplikatuko zaizkie kontenedore puntu hurbilena etxetik 500m baino gehiagora duten subjetuei. Horretarako, ordenantzak dioen bezala, hobaria Udal bulegoetan eskatzea beharrezkoa izango da.
- Tasak seihilekoan behin kobratuko dira.