UDALAK NEKAZARIEK ONDASUNETAN IZAN DITUZTEN KALTEAK EZAGUTU NAHI DITU

Baztango Udalak ezagutu nahi du nekazariek izan dituzten kalteen balorazio ekonomikoa. Informazio hori jasotzeko, Udalak hilabete bateko epea ireki du, nekazariek bere jabetzako ondasunetan izan dituzten kalteen balorazio ekonomikoa aurkezteko (nekazal biltegiak, ustiategiak, belaiak, iskindegiak, azpiegiturak, etab.), kalte horiek aseguruetatik kanpo gelditu badira.