Ukraina ekialdean Donbas eta Luhanksen bizi duten larrialdi egoera ezagutzeko eta elkartasuna eramateko Euskal Herritik elkartasun brigada bat joan da eta bertan, baztandar bat parte hartzen ari da. Brigada honek Europa maila Banda Bassoti musika talde italiarrak egin duen deialdiarekin bat egin du. Ukrainan estatu kolpea eman ondoren –zeiniean sektore ultraeskuindarrek eta naziek eragin handia izan baitzuten-, ekialdeko eskualdeek galdeketa egin eta euren buruak burujabe aldarrikatu zituzten. Testuinguru horretan Kieveko junta golpistak ekialdeko herritarren kontrako eraso militarra hasi eta gerra piztu zen. Gerraren ondorioz ekialdeko lurraldeetako ehun milaka herritarrek ihes egin behar izan dute eta bertako hirietan, Donbasen adibidez krisi humanitarioa larria bizi dute. Blokeo informatiboa hausteko asmoarekin aipatu euskal brigada hango inguruak bisitatuko ditu. Asteburuan Moskurat ailegatu ziren eta atzo Donbaserat joatekoak ziren.
Euskal Herria-Donbass
Euskal Herria-Donbass