Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: iraila 11, 2014
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

KIROL BATZORDEA

Deialdi berri bat Kirol Batzorde edekirako. EGUNA: 2011-10-20 ORDUA: 19:00 LEKUA: Udaletxeko batzar gelan. GAI-ZERRENDA: 1.        Kirol jarduerak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko deialdia: 2 .        2010: Kirol elkarteek justifikatutako gastuak. 3.         2011:   Egin beharreko jarduerak. 2.        Kirol instalazioen erabilera eskatzeko deialdia.
Irudia

EUSKAL HERRIA-PALESTINA EGUNA ELIZONDON

LESAKAKO GEROA BAIk ZAHAR ETXEA PRIBATIZATU NAHI DU

Eskualdeko LABek salatu duenez, Lesakako zahar etxeko Patronatuak, GEROA BAI-ren eskutik, horko kudeaketa pribatizatu nahi du.  Patronatuak, astelehenerako bilera bat deitu du Zahar Etxearen kudeaketa pribatizatzeko proposamenarekin eta Zahar Etxearen okupazioa jeistea planteatuz. Horrek langileendako ondorioak izanen dituela salatu du sindikatuak. Erabaki honen arrazoia aitzineko Patronatuarekin sinatu zen Lan Hitzarmena bete nahi ez izatean sartutako salaketa da. LABek garbi utzi nahi du honen gibelean Zahar Etxea pribatizatzeko erabaki politiko bat dagoela. Kudeaketa publikoan sinesten dugulako eta pribatizazioak langile eta zerbitzuarentzat ondorio kaltegarriak ekarriko dituelako, hurrengo egunetan mobilizatu eginen gara. Igandean eguerdiko 12:30etan Lesakako Beheko plazan kontzentrazio eta bilera informatiboa izanen da.  Astelehenean ere, patronatuaren orduan konzentraziorat eginen dute zahar etxearen aitzinean.
Irudia

"Eusko" txanponaren esperientzia

Eusko txanpona Ipar Euskal Herriko tokiko moneta da eta helburua du tokiko ekonomia indartzea, baita ere nekazaritza herrikoia, euskara eta tokiko merkataritza;  ingurugiroa zaindu bidenabar. Txanponak helburu horiei buruz ibiltzeko konpromisoak eta betebeharrak finkatzen ditu eta modu horretan, eguneroko hautu ekonomikoen bidez aipatu helburuen aldeko lanketa egiten du. Europa mailan tokiko moneta aitzindaria da Euskoa, Alemaniako Chiemgauer eta Ingalaterrako Bristol Poundaren aitzinetik. 2020 urte hastapenean 1.500.000 inguru mugitzen ari da. Eusko txanponak 3.800 kide partikular ditu, 1.000 profesionaleko sarea, 22 udal eta Euskal Hirigune elkartea ere bai. Gaur egun 12 langile ditu Euskoak. Mintzaldiaren izenburua Tokiko txanpona, tokiko ekonomia bultzatzeko tresna. “Eusko” txanponaren esperientzia da, eta Euskal Moneta elkarteko lehendakariordeak, Xebax Christyk emanen du, otsailaren 5ean, 20:00etan Arizkunenean. Arras Baztan fundazioaren ustez Baztango tokiko ekon...
Blogger zerbitzuak eskainia