LANDA EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEAN “81 AMAMA” DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA

Identitateen transmisioari buruz mintzo den dokumentala da ’81 amama’. Genero, nazio eta klase zapalkuntza esperimentazioaren bidetik lantzen dituen obra; erantzunak eman baino, galderak planteatzen dituena. Izaro Glez. Ieregi sortzaileak zuzendu duen dokumental esperimentala da. Baserri munduarekin lotura duten amonak eta bilobak elkarrizketatu, eta haien arteko aldeak bildu ditu. Dokumental emanaldia eta zuzendariarekin solasaldia izanen da. 

  • NOIZ: Urriaren 15a, asteazkena 19:00etan 
  • NON: Arizkunenean