Prentsa ohar baten bidez Baztango Udalak erabiltzaileei liburutegia irekitzeko dauden arazoak azaldu ditu. Halaxe dio hitzez hitz:
Uholdeak izan zirenetik bi hilabete pasatu
badira ere, oraindik ikusten ez den lan anitz dago egiteko. Orain artio ez dugu
oharrik idatzi Aseguruen Partzuergoak eta perituak kalteen zenbaketa akitzekoa
zutelakoz.
Uholdeek sortutako kalteen ondorioz, Baztango
liburutegia ez da urri akabaila artio irekitzen ahalko. Kanpotik ikusita
itxuraz ongi dagoela iduri badu ere, oraindik lan anitz dago egiteko:
hondatutako liburuak banaka-banaka deskatalogatu behar dira, kaltetu diren
liburu guztien zerrenda osatu eta eskaera egin, Nafarroako Liburutegiko
Sarearen arduradunari jakinarazi...
Ondoko egunetan Aseguruen Partzuergoko
perituak, kalteak zenbatzeaz arduratzen denak eta Nafarroako Gobernuak akordioa
hestea espero da. Akordioa hetsi ondotik eta dirua lortu bezain agudo,
altzariak aldatzen hasiko dira. Erran bezala eta itxuraz ongi baldin badaude
ere, liburuak atxikitzen dituzten oholak azpitik hazten ari dira, hortaz,
beheitiko aldeko eta saihetseko aldeko apal guztiak aldatu behar dira. Altzari berriak
paratzeko, liburu guztiak erretiratu eta banaka-banaka bere tokian paratu behar
dira. Horrek lana ez ezik, denbora anitz eskatzen du.
Hau guztia dela eta, eta perituak emandako
aurreikuspenaren arabera, urri akabaila artio ez da liburutegia irekitzen
ahalko.
Egoera ulertuko duzuelakoan, esker mila