SALVADOR ALLENDE GOGOAN

Salvador Allende Txilen sozialismorako bide berria abiatu nahi zuen presidentea, gaurko egunarekin estatu kolpean hil zuten.

Salvador Allenderen azken solasak:

Nire herriko langileok! Txilen eta bere destinuan fedea dut. Bertze jende batzuk traizioak nagusitu nahi duen mementu hits eta samin hau gaindituko dute. Jakin ezazue: berandu baino lehen, etorbide handiak berriz irekiren dira eta horietarik gizon –emakume- berriak, jendarte hobeagoa eraikitzeko ibiliko dira. Gora Txile! Gora Herria! Gora langileak!

Eta bertze esaldi gogoangarri bat:

Herrialde industrialetako jendea natura mendean hartuz ilargirat iritsi da. Zilegia al da jendeak ilargian oina pausatu izana? Ez al litzateke zilegiagoa herrialde handiek beren oinak lurrean pausatu eta eta lanik ez duten eta gosea duten milioika pertsona daudela ohartzea?

Sozialismoaren aldeko eta munduko herrien askatasunaren aldeko militante guztiok badugu zer ikasi.