HONDAKINEI BURUZKO INFORMAZIO BILERA IZAN ZEN ANIZEN

Anizko herritarren eskaerari erantzunez, bilera informatiboa antolatu zen herrian joan den azaroaren 25ean. Bilera eskaera Anizko herriaren eskutik iritsi zen eta hondakinen inguruan zituzten zalantzak argitzeko intentzioz Udaleko hondakin teknikariarekin bilera eskatu zuten.
Hurbildutakoek arlo ezberdinen inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten. Bertan aipaturiko gaiak, bertzeen artean, honakoak izan ziren: hondakinen sailkapenaren edota birziklapenaren inguruko zalantzak, Baztanen dauden bilketa zerbitzu ezberdinak, konposta, hondakinen zergak, eraikuntza eta eraespen hondakinendako dugun Iruritako zabortegiaren egoera, egindako edukiontzi mugimenduak, etab.