Ortziralean Masacre en Kiev filma ikusteko aukera izan zuten Erratzuko Lixutegirat hurbildu ziren 25 pertsonek. Dokumentalak Kiev-eko plazako gertakaria azaltzen du.
Gatazkaren arrazoiak eta gaur egungo egoera biharamunean antolatua zen solasaldian entzuteko aukera izan zen. Trebiñok emandako hitzaldiak interes haundia piztu zuen eta publiko parte hartzailea suertatu zen.
Hasierako banaketa geografikoa eta izandako gatazkak aipatzeaz gain, berak bertan ikusitakoaren argazkiak ere erakutsi zituen. Bazkarian izan zen han piztutako solasaldia segitzeko bidea.
Askapenak eskertzen du harat hurbildutako jendea eta Trebiño egindako aurkezpenarengatik.
Bertzalde diru bilketa bat egiteko saski baten zozketa antolatu du Askapenak, sos hori Donbasserat igortzeko helburuarekin.
Aipatzekoa da ere Baztango Udalak babesa eskeini diola Donbasseko herriari mozio instituzional baten bidez
Aipatzekoa da ere Baztango Udalak babesa eskeini diola Donbasseko herriari mozio instituzional baten bidez
Gora herrien erresistentzia! Donbassetik ez dira pasako!