ENTZUKETA GUNE IBILTARIA -BHI LEKAROZEN


Badakizu zer den tratu txar psikologikoa? Galdera honi erantzunez, Nafarroako Gobernuak sustatutako entzuketa gune ibiltaria Baztanera ailegatuko da heldu den abenduaren 18an. 
Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren harira antolatutako ekitaldien artean, joan den azaroaren 17an "INDARKERIA MOTA ASKO DAGO" sentsibilizazio kanpaina abiatu zen eta Nafarroako zenbait Udalerrietan izan ondoren, entzuketa gune ibiltariak Lekarozeko institutuan izanen du akabera. 
Kanpaina honen helburua Indarkeria psikologikoa zer den antzematea da. Horretarako jendartean "normaltzat" ikusi eta entzuten diren portaera eta jarrerak antzeman ahal izango dira entzuketa gune ibiltari honetan. 
Ekintza honekin, bukatuko da beraz, Baztango Udalako Berdintasun Batzordeak antolatu eta sustatutako programazio arrakastatsua.