EUSKARAREN EGUN ARRAKASTATSUA BAZTANEN

Euskararen Nazioarteko Egunaren harirat iazko bideari jarraiki aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dira abenduaren 3an ez ezik, hilabete guztian zehar. Bi aste hauetan, Arizkunenea kultur etxean abenduan 3az gain, gainerako egun guztiak ere euskararen egunak direla gogorarazteko oihala paratu du Udalak.

Bertzalde, goizean Baztango Euskalgintzak antolaturik “Euskaraz bizi nahi dut” lasterketa izan zen atzo, 339 lasterkarik parte hartu zuten. Ondotik sari andana banatu ziren parte hartzaileen artean.

Arratsaldean, Baztango Euskara Batzordeak antolaturik Asier Kidam magoaren ikuskizuna ikusteko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek edo iaz guztiak. Izan ere, Arizkunenea ttipi gelditu baita, haurrez mukuru betea magoak zer sorpresa eskainiko.