Joxan Artzek “Heriotzaren ataria dugu bizitza” eta “Bizitzaren atea dukegu heriotza” izeneko poesia liburuetako poemak oinarri hartua, poesia eta musika emanaldia sortu du Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek: kanta eta errezitaldia izanen dira. “Nola belztu behar zuria”, funtsean, Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia da.
- NOIZ: Abenduaren 21ean 19:00etan
- NON: Arizkunenean