JOLAS ETA JOSTAILUEN TAILERRA ETA ERAKUSKETA


Solasaldi-erakusketa honen helburu nagusia euskararen transmisio egokia sustatzea da: jolasaren oinarrian hizkuntza dago, kasu honetan euskara. Haurrekin jolastean euskara bitarteko eta helburu bihurtzen dugu. Familiartean jolasten sortzen den giroa berezia da eta horregatik garrantzitsua da jolas eta jostailuak egokiak izatea. Gaur egun izugarrizko eskaintza dago merkatuan, eta eskaintza honen aitzinean egokiena aukeratzeko irizpideak behar ditugu. 
Hitzaldi-erakusketa honetan Jolas eta jostailuen ezaugarriak aztertuko dituzte eta gurasoei gida eta aholkularitza eskaini.

  • NOIZ: Abenduaren 10a, asteazkena 17:00etan
  • NON: Arizkungo batzar gelan