PARNELL & BRECHT

Berriako larrepetit atalean Hedoi Etxarteren Parnell & Brecht izeneko iritzi artikulu interesantea:

Charles Boycott-ek (1832 — 1897) ez zuen boikota asmatu. Irlandako jende langileak praktikatu zuen bere kontra. Charles Parnell izan zen ideologoa: Irlandako Alderdi Autonomistako diputatua. Irlandako lurren erdiak 750 lur-jaberen eskuetan zeuden. Lurren arazoari aurre egiteko, Parnellek lur-jabeak hiltzea baino modu eraginkorrago bat proposatu zuen «modu kristauago eta karitatiboago bat, pertsona galduari damutzeko aukera emango diona. Pertsona batek beste baten etxaldea hartzen badu, (...) herriko kaleetan saihestu ezazue, dendan saihestu ezazue, bakarrik utz ezazue (...) egin duen krimenak sortutako gorrotoa erakutsi behar diozue». Dena irakurri