Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko Baztango sare herritarra osatzen ari dira eta, hasteko, bi deialdi antolatu dituzte:
- 'Dispertsioaren kontrako hitzordua'. Bertan Sare bera eta 2015ean gauzatuko den'Baztango plazak ere dispertsioaren kontra' ekimena aurkeztuko dira, musikaz lagundurik. Abenduaren 31n 20:00etan Elizondoko plazan.
- 'Now Euskal Herrira!' lemapean Bilbon eginen den manifestaziorako deialdia. Urtarrilaren 10ean 17:30ean Bilbon
Bilbora autobusez joateko epea ireki da dagoeneko. Elizondoko Intza, Arizkungo Dolaetxea eta Erratzuko Zubi Punta ostatuetan eman daiteke izena.