BIHAR HERRI GUZIETAN ALKATEAK, JUNTEROAK ETA MENDI KOMISINATUAK HAUTATUKO DIRA

Bihar herri guzietan batzarrak izanen dira eta ondoko bi urtetako alkateak izanen direnek beren kargua hartuko dute. Hauekin batean lau urtetako junteroak eta mendi komisionatuak.

Elizondoko batzarraren gai ordena duzue hau:

  1. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa, eta hala balitz, bere onarpena
  2. 2014eko kontuen aurkezpena
  3. 2015-2016 biurtekorako Elizondoko Alkate-Juratuaren kargu hartzea
  4. 2015-2018 urteetarako Batzar Nagusirako Elizondoko Kuarteleko Juntero eta Mendi Komisionatuen hautagaietarako bozketa
  5. Galderak eta eskaerak