DIRUA GALGARRI LIBURUA BERRARGITARATU DU UDALAK

Euskal nobela beltzaren astearen barnean kokatua, Mariano Izetaren Dirua Galgarri bere lehendabiziko lana berrargitaratu du Baztango Udalak eta aurkezpena eginen du heldu den astean.
100 urte beteko dira aurten Mariano Izeta sortu zela ta bere lanaren ibilbidea kontatuko du Jon Abrilek liburuaren aurkezpenaren ondotik Mariano Izeta, euskal nobela beltzaren abiapuntu izeneko solasaldiarekin
  • NOIZ: Ilbeltzaren 22a, ortzeguna 19:00etan
  • NON: Arizkunenean