Prentsa agerraldi jendetsu baten bidez defentsarako eskubidea urratu dela salatu zuen atzo ETXERATek eta Donostian larunbatean eginen den manifestazioan parte hartzerat deitu. Halaxe zioten:
Egun latza dugu berriz ere gaurkoa. Atzo Guardia Zibilak 16 euskal herritar atxilotu zituen Euskal Herrian, gurekiko eta gure senideekiko elkartasuna zapuztu eta, bereziki, gure defentsarako eskubidea urratzeko. Ez da kasualitatea atzo bezalako egun batean horrelako operatibo bat burutu izana. Gaur Auzitegi Gorenak zigorren pilaketaren ebazpena jakitera eman behar duenean eta larunbatean, euskal gizarteak bakea eta konponbidearen aldeko apustua irmoa dela argi eta garbi egin zuenean.
Tranpa juridikoak, eskandalu juridikoak salatu genituen aurreko osteguneko prentsaurrekoan. Eta presoak abokatu gabe uztea baino tranpa handiagorik ez dago. Espainiako Erreinuak abokatuak bahitu ditu Europan Giza Eskubideen urratzeagatik kondena berriak ekiditeko. Legea eta zuzenbideari nahi beste tranpa egiteko.
Baina Espainiako Erreinuak ez du bakarrik defentsa juridikoa oztopatu nahi, gure senideek bide juridikoak jorratzen ari diren honetan. Herri honen elkartasuna eta babes ekonomikoa zapuztu eta lapurtu nahi izan dute.
Larunbatean, Bilbon, herri honek argi eta garbi utzi zuen zein den apustua, zein den nahia; bakea eta konponbidearen aldekoa, giza eskubideen urraketekin behin betikoz amaitu dezagun. Estatuak atzo erantzun zuen, indar guztiarekin. Konponbidearen kontra, zuzenbidearen kontra eta bakearen kontra, azken batez. Bazterrak nahastu eta elkartasuna zein babes juridikoa kriminalizatuz. Abokatuek ongi egiten dutela bere lana? Bahitu egiten dituzte. Herriak elkartasuna eta babesa adieraztean? Elkartasuna kriminalizatzen dute.
Mina, samina eragin du espainiar estatuak, berriz ere, 16 familiengan. Baina horregatik hain zuzen, jendarteari mobilizatzeko deia luzatu nahi diogu. Lana egiteko unea da. Elkartasuna adierazteko momentua.
Horregatik guztiagatik Etxeratek bat egingo du eragileek deitzen dituzten mobilizazio eta ekimenekin. Eskandalu juridiko zein kriminalizazioei aurre egiteko garaia delako. Konponbidearen garaia, Giza Eskubideen urraketekin amaitzeko garaia eta, nola ez, bakea eraikitzeko garaia.
Besarkada estu bat atxilotuen senide eta lagunei.