PATXI URRUTIA ETA JUAN JOXE PETRIKORENA BAZTANDARREN ALDEKO ELKARTASUN EKIMENAK BAZTANEN


Batasuna, ANV eta EHAKren jardueraren kontrako auziaren baitan Patxi Urrutia amaiurtarra eta Juan Joxe Petrikorena elizondarra bertze hamaika euskal herritarrekin batera urtarrilean Madrilgo Entzutegi Nazionalean epaituko dituzte. Epaiketa urtarrilaren 12an hasiko da eta heldu den maiatza artio luzatuko da. Patxi Urrutia eta Juan Joxe Petrikorena Batasunaren mahai-nazionalaren kontrako Segurako polizia operazioan atxilotu eta kartzeleratu zituzten. Espetxean kontu ondotik, behin-behinean, epaiketaren zain libre atera ziren.
Heldu den astelehenean hasiko den epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko ondoko egunetan ekimen batzuk eginen dira.

Urtarrilaren 12an, epaiketa hasiko den egunean Elizondoko plazan “epaiketa politikorik ez! Patxi eta Petri libre” aldarriarekin elkarretaratzea eta ondotik epaiketaren berri emateko batzarre informatiboa eginen da Elizondoko plazan,  20:00tan.

Urtarrilaren 16an, Patxi Urrutiak eta Juan Joxe Petrikorenak epaiketari buruzko solasaldia emanen dute Elizondoko Arizkunenean 19:30tan.