BIZIKLETA MUGIKORTASUNA BULKATZEKO EKINTZAK ELIZONDON

Irailaren erdialderako Baztango udalak, Elizondoko Herriak, Elizondoko eskolak, Baztan Ikastolak, Elizondoko lanbide eskolak eta Elizondoko eskolako eta Baztan ikastolako guraso elkarteak, eskolarat oinez eta bizikletan joaterat animatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte.
 
Modu horretan, irailaren 17an, Txirrinka elkarteko Daniel Enparantza oñatiarrak “Oñati: hamarkada bat bizikleta mugikortasuna eta oinez ibiltzea bulkatzensolasaldia emanen du. 19:30ean Arizkunenea kultur etxean.
 
Bertzalde, irailaren 18an, Elizondoko karriketan barna bizikletaldia edo bizikleta itzulia eginen da. Atsaldeko 18:00etan Elizondoko plazatik abiatuko dira. Tenore berean erreboteko plazan ttikienendako bizikleta jinkana jokoak izanen dira. Ondotik denendako txokolatada.
 
Ikasturte hasiera honetan asteazkenak ikasleak eskoletarat autorik erabili gabe joateko egun gisa landuko dituzte.