BAZTANGO UDALA NAFARROAKO HEZKUNTZA KONTSEILARIAREKIN BILDUKO DA

Azaroaren 1ean, Baztango udaletxeko ordezkaritza Nafarroako hezkuntza kontseilariarekin Jose Luis Mendozarekin bilduko da. Bileraren gaia Elizondoko lanbide eskolaren egoera eta etorkizuna izanen da; horrekin loturik, eskualdeko lanbide heziketaren eskaintzaz ere arituko dira. 

Modu berean, Lekarozen herriko eskola irekitzeko aukerari buruz galdera egiteko baliatuko dute bilera. Baztango udaletik  Joseba Otondo alkatea, Juan Kruz Iriarte hezkuntza zinegotzia eta Iñigo Iturralde industriako zinegotzia joanen dira. Bilera hezkuntza departamenduan goizeko 11:00tan eginen dute.