Ekitaldi politiko berezia deitu du EH Bilduk datorren abenduaren 2an Iruñeako Labrit pilotalekuan.
Urtea beteko da EH Bilduk “Nafarroak Erabaki” proposamen politikoa aurkeztu zuenetik. Nafar herritarrei gure etorkizunaren jabe egiteko proposamena, nafarrek izan nahi duguna erabakitzeko egindako proposamena. Urtebete geroago, berriz ere Labriten, Nafarren ahotsa ozen aditu dadila aldarrikatuko da, ekitaldi politiko berezi batean.
Madrildik heldu diren eraso zentralisten aitzinean, Nafarroak bere ahots propia indartu eta defendatzeko ordua da; Nafarroak bere etorkizuna erabaki dezan, bere hezkuntza sistema, lan arloko politikak eta neurri ekonomikoak erabaki ditzan. Presiorik gabe, injerentziarik gabe.
Labriteko ekitaldiak, hauteskunde kanpaina berezi baten atarian utziko gaitu, non herrien erabakitze eskubide libreak berebiziko garrantzia izanen duen.