BAZTANGO HERRI LURRETAKO ZABORTEGIEN GARBIKETA PLANA


Baztango Batzar Nagusiak “Baztango herrilurretako zabortegien garbiketa” plana paratu du martxan, hortarako espreski sortu duen batzordearen bidez.  Herrilurrak denen altxor eta ondare dira eta Baztandar guztien ardura da hauek garbi mantentzea. Tamalez aunitz dira gaur egun zikinak dauden xokoak. Zabortegi bezala funtzionatzen duten puntu hauek  identifikatu eta garbitzea beharrezkoa dela ikusita, deialdia egiten dute puntu zikinak identifikatzeko lehenik eta behin. 

Eskutitza batean azalpenak agertzearekin batean, betetzeko fitxa bat helarazi nahi die baztandar guziei.  

Planaren inguruan informazio gehiago behar edo nahi izatekotan heldu den abenduaren 10ean, ortzeguna, arratsaldeko 19tan Udaleko batzar aretoan eginen den bilkura informatibora etortzeko gonbitea luzatu dute. 

BAZTANGO HERRILURRETAKO ZABORTEGIEN GARBIKETA PLANEKO BATZORDEA.