ABIAN PROZESUAREN EZTABAIDARAKO TXOSTENA AURKEZTU DU EZKER ABERTZALEAK

Zutik Euskal Herria-ren estrategiaren "potentzialtasun osoa askatzea" du helburu, mugimendu independentista "sendoa" sustatuta.
Hiruna batzar egingo dira herriz herri eta behin betiko txostena prozesuaren amaieran osatuko da.

Baztanen egun hauetan izanen dira: 
  • Martxoaren 5a: Balantzea eta testuingurua. Tesi nagusiaren baliagarritasuna erabakiko da—txostena bozkatuta—.
  • Martxoaren 19a: Txosteneko bortz puntuak zehaztu, eta estrategia garatzeaz aritzeko. Ekarpenak eta proposamen alternatiboak egiteko aukera egonen da.
  • Apirilaren 16a: Batzar erabakigarria. Zuzenketak hor bozkatuko dira.